5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

2021eko karga-tasak

Orontzeko Udalak, 2020ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–2021eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea:

–Lurraren kontribuzioa: tasa bakarra ezartzen da Orontzeko udalerrian dauden higiezin guztietarako: %0,22.

–Ura kontsumitzeagatik, ur metro kubiko bakoitzagatik kobratuko da Arratozko Ur Mankomunitateak kobratzen digun prezio bera. Urteko kuota finkoa ezartzen da, 60,00 eurokoa. Hargune berriagatiko tasa 60,00 eurokoa izanen da.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2ko indizeari eutsi zaio.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,03 indizea bere horretan geldituko da.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ez da aldatu; hau da, eutsiko zaie Toki Ogasunari buruzko Legearen gutxieneko koefizienteei eta %8,24ko tasari.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2021. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Orontzen, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Iera Aramburu Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2016203