5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2020ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela 2021eko udal aurrekontuaren espedientea.

Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Alegaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Erriberrin, 2020ko abenduaren 29an.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2016326