5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

2021eko zerga-tasak

Okoko Udalak, 2020ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen 2021eko ekitaldi ekonomikorako. Hona hemen:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,140ko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: ehuneko 2,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko tasa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari jarraikiz.

Karga-tasa hauek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Onespen erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Okon, 2020ko abenduren 29an.–Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2016287