5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Hasierako onespena AR-4 Plan Partzialaren AE-8 esparruko lurzatien aldaketa puntualari

Obanosko Alkatetzak, aurtengo azaroaren 11n emandako Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du AR-4 Plan Partzialaren AE-8 esparruko lurzatien aldaketa puntuala, helburua duena bi lurzati mugakide elkartuz lurzati handiagoak sortzeko baldintzak ezartzea, baina plan partzialaren aprobetxamendurako parametroak aldatu gabe.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Obanosen, 2020ko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2015390