5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea Noain Elortzibarko Udalaren eta Noaingo Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuaren plantilla organikoa 2020ko ekitaldirako. Hala, betetzen da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak (dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Aldaketa hau hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2020ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2016107