5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Muruzabal Udalak, 2020ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileen plantilla organikoa 2021eko ekitaldirako; aginduzko iragarkia 2020ko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena.

Muruzabalen, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

ERANSKINA

2021eko plantilla organikoa

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langileek betetzen dituzten lanpostuak.

–Idazkaritza: kopurua: 1. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.

–Kontu-hartzailetza: Maila: B. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

–Administrari-ofiziala: Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72. Taldeko osagarria: %12.

–Administraria: Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72. Taldeko osagarria: %12.

Iragarkiaren kodea: L2016239