5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2021eko lan-egutegia

Alkate udalburu María del Valle Coca Pueyok 2020ko abenduaren 23an eman 2020/146 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren 2021eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehena.–Onestea Melidako Udalaren zerbitzuko langileek 2021ean izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 26a: Santa Ana (bertako jaieguna).

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, honako egun hauek ere ez dira lanegun izanen:

Abuztuaren 20a eta 23a eta irailaren 14a.

Lanaldia 12:00etan bukatuko da uztailaren 23an, abuztuaren 19an, abenduaren 24n eta abenduaren 31n.

Hirugarrena.–Melidako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 27 minutukoa izanen da.

Laugarrena.–Bulegoetako eta zerbitzu anitzetako enplegatuek ezin izanen dituzte oporrak aldi berean hartu, ez eta udako ureztaketa kanpainan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Melidako Udalaren iragarki-taulan, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Melidan, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2016171