5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2021eko lan-egutegia

Lesakako Udalak, 2020ko abenduaren 23an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2021eko lan egutegia, Lesakako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hala, zehaztu zuen zein izanen diren 2021ean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, hauen arabera:

–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 217/2020 Ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordainduko diren eta errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

–819/2020 Ebazpena, azaroaren 24koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko herriko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Gainera, herriko jaiegun ezartzen dira otsailaren 15a, uztailaren 7, 8 eta 9a, herriko jaia eta herriko bestak direlako.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbata, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Lesakako Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

a) Eguneko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 30 minutukoa izango da astelehenetik ostegunera, 7: 30etik 15:00etara, eta 6 ordu eta 30 minutukoa ostiraletan, 7:30etik 14: 00etara. Ordu guztiak ostiralean, urtarrilaren 8an, konpentsatuko dira, 7:30etik 14:30era.

Halaber, uztailaren 6an lanaldia goizeko 12:00etan amaituko da, azaroaren 25ean eta abenduaren 24an 14:00etan eta abenduaren 31n 13:00etan.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 7:30etatik 15:00ak arte izanen da.

c) Aurreko a) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, errespetatu beharko dute orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua.

Betiere, 2021erako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Lesakan, 2020ko abenduaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2016278