5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Lurraren gaineko kontribuzioaren 2021eko karga-tasa

Udal honek, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Lurraren gaineko 2021. urteko Hiri-lurreko eta Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, karga-tasa hau onestea: %0,25, Nafarroako Foru Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren eta Ondare Zergen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 17ko 43/2020 ebazpenaren bidez onartutako balorazio-txostenaren berrikuspenaren balioen arabera eta horiek, beti ere, katastroan sartzen badira alkatetzaren ebazpen bidez, Nafarroako Zerga Ogasunak hurrengo urteko otsailaren 28a baino lehen jakinarazi eta interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren.

2. Erabaki hau 30 egunez jendaurrean ikusgai edukitzea, aldez aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan iragarrita, herritarrek eta legezko interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten.

3. Aitzineko puntuan aipatu den epean erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik ez badago, zerga-tasa hori behin betiko onetsitzat emanen da. Kasu horretan, lege-ondorioak izan ditzan, egoera hori, behin betiko testuarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Lesakan, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2016227