5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Udal ordenantza, administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena.

Lesakako Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Lesakan, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2016152