5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

2021eko zerga-tasak

Itzagaondoko Udalak, 2020ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren honako zerga-tasa hauek:

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

1.–Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:

  • 0tik 5 urtera bitarte: %15.
  • 5etik 10 urtera bitarte %12.
  • 10etik 15 urtera bitarte: %10.
  • 15 urtetik goiti: %8.

–Lurraren kontribuzioa:

1. Hiri-lurrekoa: %0,20.

2. Landa-lurrekoa: %0,70.

Ardatz Itzagaondoan, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2016209