5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

3/2020 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

2020ko abenduaren 21eko Osoko Bilkurako akordio bidez, hasiera batean onetsi zen 2020ko udal aurrekontuaren 3/2020 aldaketa egiteko ezohiko kredituaren espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Irañetan, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Ainhoa Beraza Maiza.

Iragarkiaren kodea: L2016153