5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

2020ko aurrekontuaren akats zuzenketa

Eratsungo Udalak, 2020ko abuztuaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Jendaurreko informazioaren tramitea iragan da, eta inork ez duenez aurkeztu erreklamaziorik, eragozpenik nahiz oharrik, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), eta laburpena argitaratu da 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ean.

Oharturik badirela zenbait akats, laburpena zuzendua argitaratzen da ondotik:

GASTUAK:

Kapitulua: hasierako aurreikuspenak (eurotan):

1.–Langileria gastuak: 26.740,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 33.380,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 33.971,86 euro.

6.–Inbertsio errealak: 62.704,26 euro.

Guztira: 156.796,12 euro.

DIRU-SARRERAK:

Kapitulua: hasierako aurreikuspenak (eurotan):

1.–Zuzeneko zergak: 35.650,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 500,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.315,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 69.396,34 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 11.308,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 38.626,78 euro.

Guztira: 156.796,12 euro.

Eratsunen, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2016216