5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Oltza zendeako Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik egiten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan. Aurrekontua, behin betiko onartua, kapituluka laburtuta txertatuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oltza Zendean, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2016358