5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2021erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Barasoaingo Udalak, 2020ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Barasoaingo Udalaren zerbitzuko langileen 2021eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 217/2020 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko tokian tokiko jaiegunak ezartzen dituen proposamena.

Horrenbestez, Udalaren zerbitzuko langileen 2021. urteko aste barreneko jaiegunak hauek dira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro.

–Abuztuaren 24a: San Bartolome.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Epeak kontatzeko, 2021eko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barasoainen, 2020ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2016329