5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Arruazuko Udalari dagozkion herri-aprobetxamenduei
buruzko ordenantzaren hasierako onarpena.

Honen bitartez, jakitera ematen da Arruazuko Udalbatzak, 2020ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Arruazuko Udalaren herri-aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Iragarki honen bidez jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epearen izapidea betetzen da. Epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Arruazun, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2016196