5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2020ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin, 235. artikuluarekin lotuta (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Arguedasen, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2016335