5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurreko aldia luzatzea

Ikusirik balorazio txosten berriaren proiektua, baita txostenaren simulazioaren emaitzak ere, eta ikusirik Udalak 2020ko urriaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakia, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin, jendaurrean jartzeko tramitearen gaineko iragarkia argitaratu zen 2020ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12koan. Bertan ematen zen aditzera balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen zela Arguedasko udaletxean eta udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, 20 egun balioduneko epean, interesdunek aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Kontuan harturik balorazio txostenaren berrikuspenak interesdunentzat duen garrantzia, ikusi da komeni zela jendaurreko aldia luzatzea hogei egun baliodun, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, eta Udalaren webgunean/egoitza elektronikoan argitaratuko da, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Arguedasen, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2015358