5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalbatzak, 2020ko abenduaren 21ean egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Horiek horrela, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ameskoabarrengo Udalaren iragarki-taulan argitaratzen da eta espedientea jendaurrean jartzen, argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean bizilagun eta interesdunek alegazio, kexa eta oharrak egin ahal izateko. Aditzera ematen da, jendaurrean egoteko epean alegaziorik hartzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela. Hori guztia, aplikatu beharreko araudiari jarraikiz, hau da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz.

Ameskoabarrenean, Zudairin, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2016210