5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2893/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapena egiten baita, zaintzaile gerontologikoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 580/2019 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologikoen hogei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2019ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 2koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1318/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2210/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2019ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan.

Hautaprobak bukatuta, baldintzak frogatzeko epea ireki zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 176/2020 Ebazpenaren bidez.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 860/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero, eta irailaren 18ko 2098/2020 Ebazpenaren bidez, proposamen hartan sartutako izangaien izendapena egin zen.

Ebazpen horren bidez izendatutako izangai batzuei, hots, Idoia García Benito andreari, Inés Zazpe Torrea andreari eta Yolanda Albisu Cajal andreari (denak igoera txandako izangaiak), borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuen jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean ari baitziren lanean.

Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da lanpostu huts horiek gaindituen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin betetzea. Horretan oinarriturik, igoera txandan hautapen prozesua gainditu duen izangai gehiagorik ez zegoenez, 2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 24koan, Nerea Arias Luis, Eugenia Urdiciain Morón eta Kenya Nekotxea Lezaun andreak izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, prozesua txanda irekitik gainditu duten izangaien zerrendako hurrengo izangaiak baitziren.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zaintzaile gerontologikoen lanpostuetan aritzeko: Nerea Arias Luis andrea, Eugenia Urdiciain Morón andrea eta Kenya Nekotxea Lezaun andrea, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Nerea Arias Luis andreari, 3138 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

Eugenia Urdiciain Morón andreari, 10515 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

Kenya Nekotxea Lezaun andreari, 3158 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren El Vergel zahar etxeari atxikia, eta destinoa Iruñean duena.

3. Xedatzea ezen izendatutako izangaiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileen Unitatean jabetu beharko dutela lanpostuaz (González Tablas kalea 7, Iruña), hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko abenduaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2015644