5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2892/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 739E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko. Deialdi hori 2019ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18koan.

2019ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan, akats zuzenketa argitaratu zen deialdiaren gai zerrenda orokorrari zegokionez. Deialdi hori onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 739E/2019 Ebazpenaren bidez.

Uztailaren 29ko 903E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 9koa), deialdiaren 6.2 oinarria zuzendu zen.

Abuztuaren 26ko 3011E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 9koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 25eko 3432E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2020ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 21ekoan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) lanpostuetan aritzeko: Olivia Zabalza De Esteban andrea eta Eva Pérez Ruiz andrea, igoera txandakoak, eta Elvira Carro Roldán andrea eta Alejandra Usón Gracia andrea, txanda irekikoak.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

–Olivia Zabalza De Esteban andreari, plantilla organikoan 61797 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

–Eva Pérez Ruiz andreari, plantilla organikoan 70844 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

–Elvira Carro Roldán andreari, plantilla organikoan 70916 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

–Alejandra Usón Gracia andreari, plantilla organikoan 70918 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2020ko abenduaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2015213