48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2021eko otsailaren 10ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa mankomunitate honetako Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin eta harekin bat datozenekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2021eko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2102478