45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Mendiko pisten kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2021erako

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2021eko martxoaren 7an bukatuko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2021. urteari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko otsailaren 6ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2101876