45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. sektoreko URI-5 unitatean. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2021eko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Azkoiengo 4. sektoreko URI-5 barne-eraberritzeko unitatean (3. poligonoko 560., 871. eta 918. lurzatiak), Ana Orduña Sayesek sustatua, eta onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hasierako onespena 2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 10ean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua.

Azkoienen, 2021eko otsailaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2101982