45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, banakako ebaluazioaren bidez laguntza ekonomikoa emateko gizarte larrialdi egoeran diren Oltza Zendeako pertsonei eta/edo familiei. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/548576). DDBN identifikazioa: 548576.

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2021eko otsailaren 10eko Alkatetzaren 62/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa onetsi zuen gizarte larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko. Laguntza hori banakako ebaluazioaren bidez emanen zaie 2021. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Oltza Zendeako pertsonei eta/edo familiei.

Lehenbizikoa.–Onuradunak: Oltza Zendeako pertsonak eta familiak, zailtasun egiaztatuak dituztenak larrialdi egoera bati aurre egiteko.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak: oinarri hauen helburua da tresna eraginkor batez hornitzea Udala eta zonaldeko gizarte zerbitzuak, aurrea har diezaieten gizarte larrialdi egoerei, larriagotu ez dadin laguntza eskatu duten pertsonen eta/edo familien krisialdi ekonomikoa eta soziala.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board.

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 1.500,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: urte osoan egonen da irekia eskabideak aurkezteko epea.

Ororbian, 2021eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2102352