45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa, 9. poligonoko 422. lurzatian (Kaxerna karrika, 22). Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa 9. poligonoko 422. lurzatian (Kaxerna karrika, 22-UE9 unitatea, SK2 sektorea, 10. lurzatia). Hauek dira xehetasun-azterketa horren sustatzaileak: José Esteban Telletxea Fagoaga, Idoia Apezteguia Zozaya, Juan José Barcenilla Plazaola eta Ana María Lanchas Endara.

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari.

Beran, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2101981