45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Ignacio Arrizabalaga Rodríguez jauna Next Generation Bulegoko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik.

Adierazitakoarekin bat etorriz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko otsailaren hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Ignacio Arrizabalaga Rodríguez jauna Next Generation Bulegoko zuzendari izendatzea, zuzendari nagusi mailarekin. Izendapenak 2021eko otsailaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2102195