43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2021eko otsailaren 8ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen jarraian ematen den espedientea, 2021eko gastu-aurrekontuan kreditu-gehigarria gaitzeko:

1/2021 aurrekontu-aldaketa: Kreditu-gehigarriaren espedientea, 112.434,52 eurokoa, gastuen honako partida honetan: 1-9200-6220001. Obra, udaletxeko fatxadak, patioa eta podologia kontsulta. Honako hauen kargura finantzatuko da: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina (68.146,52 euro) eta finantzaketa atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina (44.288 euro).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko otsailaren 9an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2102179