41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Lagunak Udal Zerbitzuaren ordenantzetan eta prezio publikoetan, 2021erako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Lagunak Udal Zerbitzuaren prezio publikoak eta ordenantzak, 2021eko urterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia 2020ko 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an, baita Barañaingo Udalaren ediktuen taulan ere.

Jendaurreko epean ez denez aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtu da, eta, beraz, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat, erabakiaren testu osoa argitaratzen da:

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

1. ARAUA
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honen prezio publikoa.

Kontzeptua

2. artikulua. Arau honetan ezartzen diren prezio publikoak galdatuko dira Lagunak Udal Zerbitzuaren instalazioak nahiz kirol eta kultur jardueren erabilera baimenduak ekartzen dituen zerbitzuak egiteagatik. Erabiltzeko ordutegia izanen da indarra duena, organo eskudunak onetsirik.

Aurreikusi gabeko erabilerak salbuespenez baimentzen ahalko dira, baldin eta egin beharreko jarduera interesekotzat jotzen bada eta Zuzendaritza Batzordeak onesten badu.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Udal zerbitzuak zer pertsona edo entitateri baimentzen dien bere instalazio eta zerbitzuen erabilera, horiexek beharko dute ordaindu.

Halako pertsona edo entitate batzuei ez zaie prezio publikorik galdatuko, beren ezaugarri edo helburuak direla eta, Zuzendaritza Batzordeak hala erabakitzen badu.

Halaber, ez da prezio publikorik eskatuko Barañaingo Udalak sustatzen edo antolatzen dituen jardueretan, ezta beste batzuetan, Udala haiekin lankidetzan aritzen bada interesgarritzat jotzen dituelako.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

4. artikulua. Instalazioetara sarbidea ematen duen sarrera edo baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Diru hori biltzeko arau berezia izanen da Lagunak Udal Zerbitzuko atezaintzan ordaintzea prezio hori. Han luzatuko dira txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonatu moduan erabili nahi dituztenek, denbora mugarik gabe nahiz udako denboraldian, Lagunak zerbitzuak finkatzen duen moduan eta finkatzen dituen baldintzetan eskuratuko dute horretarako txartela.

7. artikulua. Oro har, denbora mugarik gabeko abonatu izaten ahalko dira soilik Lagunak Udal Zerbitzuaren estatutuek zehazten dituzten pertsonak.

Izena emateko eskaera egiten den unean ordainduko da hasierako sarreraren %50, eta gainerako %50a hilabetero hainbanatuko da, hurrengo 24 hilabeteetan.

65 urtetik gorakoek sarreraren zenbateko osoa ordainduko dute abonamendua egitean.

Haurrek bi urtetik aurrera ordainduko dute dagokien sarrera, gainerakoen baldintza berberetan.

Instalazioan abonatu gisa baja emanez gero, duen zorra likidatu beharko du, bai dagokion hasierako sarrerarengatik, bai, hala badagokio, ordaintzeke dauden kuotengatik.

Gainerako abonatuek hiruhilekoetan ordaindu dituzten hilabeteei dagozkien kuotak ere izena emateko unean ordainduko dira orobat.

Abonatuen kuotak ez dira murrizten ahal, eta hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean sortuko dira, edo, bestela, instalazioetan alta egiten den hiruhilekoko hilabetean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhilekoan izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

Adin tarte bakoitzeko tarifetan agertzen diren kuotak dagokion adina betetzen den hilabete beretik hasiko dira osorik ordaintzen.

Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

Abonatu kirolariek Zuzendaritza Batzordearen baimena beharko dute, eta horrek balioko die kirol lizentzia duten bitartean. Ordainketa kirol denboraldiko eginen da.

8. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatu nahiz denboraldiko abonatu izan nahi duten adingabeek, beraien gurasoak abonatuak ez direlarik, adinez nagusi den tutore edo arduradun bat izan beharko dute, odol bidezko hirugarren gradura arteko ahaidea, eta beren hasierako sarrera ordaindu beharko dute 18 urtez goitiko abonatuen baldintza beretan.

9. artikulua. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

Familia ugariendako %10eko murrizketa gauzatuko da baldin eta eskatzen bada, agiri ofizial baten bidez egiaztatua, eta Lagunak Udal Zerbitzuak baimentzen badu.

10. artikulua. 65 urtetik gorakoendako ezarritako kuota eta matrikula izateko, 65 urteak beteak izan beharko dituzte, eta familia unitateko per capita errentak ez du lanbide arteko gutxieneko soldata gaindituko.

11. artikulua. Desgaitasuna dutenen kuota izateko, %50eko desgaitasuna edo hortik goitikoa frogatu beharko da agiri ofizialaren bidez. Bertan jasoko da desgaitasun graduaren kalifikazioa.

Denbora mugarik gabeko abonatuetan, 18 urtetik beheitikoak kuotatik salbuetsirik geldituko dira %50eko desgaitasuna edo hortik goitikoa badute, baina ez matrikula ordaintzetik; hori denbora mugarik gabeko gainerako abonatuendako ezarritako denbora eta modu beretan pagatu beharko dute. 18 urte betetzean, desgaitasuna dutenendako ezarritako kuota aplikatuko zaie.

12. artikulua. Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dute ondoriorik izanen hurrengo hiruhilekora arte.

13. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuen hiruhilekoko kuotak ez ordaintzeak instalazioak erabili ezina ekarriko du, zorra kitatu arte. Ordaintzen ez den ordainagiri bakoitzak %10eko errekargua ekarriko du.

14. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek men egin beharko diete beti esparru bakoitzean ikusgai jartzen diren portaera eta erabilera arauei.

15. artikulua. Gimnasioko abonamendurako kuotak urte osokoak dira (urtarrila-abendua) eta zatiezinak; hortaz, ezin da hainbanaketarik ezarri. Bakar-bakarrik, eta salbuespenez, uztailaren 1etik aitzina izena ematen dutenek urteko kuotaren %50 ordaindu beharko dute.

16. artikulua. Abonatuek agiri ofizialen bidez frogatzen badute Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora joan behar dutela ikastera, lan egitera edo antzeko zereginetara, eta horrek bizilekua Foru Komunitatetik kanpora aldatzea badakar, bai eta Gizarte Ongizatearen bidez egoera ekonomiko ahula egiaztatzen dutenek ere, eszedentzia eskatzen ahalko dute abonatuaren kuota ez ordaintzeko, eta abonatu izaten jarraituko dute, baina instalazioak erabiltzeko eskubidea galduko dute eszedentziak iraun bitartean. Ez da urtebete baino gutxiago izanen, ezta bost urte baino gehiago ere.

Ezin izanen da berriz eszedentziarik eskatu bi urteko epean, azkeneko altatik zenbatzen hasita.

Gehieneko eszedentzia-aldia igaro eta kuota berraktibatzeko eskatu ez bada, instalazioetako abonatu gisa behin betiko baja emanen zaio.

17. artikulua. Kirol instalazioak gizarte edo kultur helburu baterako erabili ahal izateko, eskabidea egin beharko da, gutxienez ere 20 egun lehenago, Barañaingo Udalean.

Eskumena duen udal organoak instalazioa uztea onartuta, Lagunak Udal Zerbitzuan ordainduko da, hala behar baldin bada, udal zerbitzu horren prezio publikoetan finkatzen den zenbatekoa.

18. artikulua. Kanpaina bereziko matrikularen prezio publikoa Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du, abonatuak ekarrarazteko kanpaina aldietan.

19. artikulua. Publizitate egonkorraren prezioan ez da sartzen ez inprimaketaren kostua ez hesiak jartzea. Iragarkia egiten duenak ordainduko ditu horiek.

20. artikulua. Kortesiazko sarrera aplikatuko zaie ekitaldi sozialetara doazen laguntzaileei eta instalazioa bisitatzera doazenei; ez dute instalazioak erabiltzeko eskubiderik izanen, ezarritako xederako ez bada. Abonatuen laguntzaileendako sarrera librea izanen da Zuzendaritza Batzordeak ezarritako ordutegietan eta egoeretan.

21. artikulua. Gonbidatu-sarreraren prezioa aplikatuko zaie abonatuen udako gonbidapenei. Ezartzen da gehienez ere hiru gonbidatu-sarrera izan daitezkeela 18 urtez gorako abonatu eta denboraldi bakoitzeko.

2. ARAUA
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA LAGUNAK UDAL ZERBITZUAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARREREN, IZEN EMATEEN ETA MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honen prezio publikoa.

Kontzeptua

2. artikulua. Arau honetako prezio publikoak galdatuko dira, prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez daudenean, Lagunak Udal Zerbitzuak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartzean, edo izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Lagunak Udal Zerbitzuak kasuan-kasuan ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.

6. artikulua. Ikastaro edo jardueretan izena eman ondoan ez da prezioak itzultzerik onartuko, salbu eta antolaketari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

7. artikulua. Programaturiko jardueretan parte hartzeak edo haietara joateak instalazioak erabiltzeko arauak onartu beharra dakar.

8. artikulua. Lagunakek konpromisoa hartzen du izen ematea hasi aurretik ikastaroen eskaintzaren, ordutegien, prezioen eta parte hartzaileen gehieneko eta gutxieneko kopuruaren berri emateko. Gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat lortzen ez duten ikastaroak bertan behera geldituko dira.

9. artikulua. Ikastaroetan izena ematean, kategoria hauek ezarri dira: abonatuak eta abonatu gabeko erroldatuak; abonatuek lehentasuna izanen dute izena ematean. Abonatu gabe eta erroldatu gabe direnek ere aukera izanen dute, baina erroldatuek baino %30 gehiago ordaindu beharko dute.

4. ARAUA
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA LAGUNAK UDAL ZERBITZUKO PATINODROMOA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean dagozkion artikuluetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honetako prezioa.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak ordainaraziko zaizkie Nafarroako beste klub batzuetako kirolari federatuei, Lagunak Udal Zerbitzuaren zerbitzuak erabiltzeagatik haren instalazioetan abiadurako irristaketako jarduerak egiteko.

Ordenantza honen arabera, zerbitzuak dira: administratiboak, Lagunak Udal Zerbitzuko patinodromoa entrenamenduetarako erabiltzea eta Lagunak udal zerbitzuaren beste instalazio batzuez baliatzea.

Kirolariak ordaintzetik salbuetsi ahalko dira, haien klubek Lagunak Udal Zerbitzuarekin idatzizko hitzarmena egina badute, batak bestearen kirol instalazioak erabiltzeko, edo Patinajeko Nafarroako edo Espainiako Federazioarekin egindako hitzarmen bat dela medio.

KUDEAKETAKO ETA DIRU-BILKETAKO ARAUAK

3. artikulua. Kirolarien klubak ordainduko du prezio publikoa denboraldiaren amaieran, Lagunak Udal Zerbitzuak faktura aurkeztu ondoren, kontuan hartuta klub horren patinatzaileek zenbat aldiz erabili dituzten gure instalazioak; beste aukera da 10 aldiz sartzeko abonamenduak erostea. Klubak ez badu hitzarmenik edo patinodromoa noizean behin erabiltzen bada, erabiltzen den unean ordainduko da prezio publikoa.

4. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ordenantza honetako kirol jarduera hasten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

TARIFAK

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean ageri direnak izanen dira tarifak, edo, bestela, kasu bakoitzean ezarriko dira egin behar den kirol jardueraren ezaugarri bereziak kontuan izanda, eta ulertuko da barne direla aplikatu behar diren zerga eta tasa guztiak.

1. ARAUA. PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

2021

EUROAK

PILOTALEKUKO SARRERAK (Negua)

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00

Abonatu eta erroldatu gabeak

12,00

Pilotalekuko argia, ordua (abonatu gabeek soilik)

6,50

TENIS PISTETAKO SARRERAK (Negua)

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00

Abonatu eta erroldatu gabekoak

12,00

Teniseko argia, ordua (abonatu gabeek soilik)

6,50

PADEL PISTAKO SARRERAK (Negua)

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00

Abonatu eta erroldatu gabeak

12,00

Padeleko argia, ordua (abonatu gabeek soilik)

6,50

IGERILEKU ESTALIKO SARRERAK(Negua)

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00

Abonatu eta erroldatu gabeak

12,00

BESTE INSTALAZIOETAKO SARRERAK (Negua)

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00

Abonatu eta erroldatu gabeak

12,00

KORTESIAZKO SARRERA

1,00

GONBIDATU-SARRERA

2,00

UDAKO SARRERAK, ERROLDATUAK

18 urtetik gorakoak

10,00

14tik 17 urtera bitarte

6,50

10etik 13 urtera bitarte

5,50

2tik 9 urtera bitarte

4,50

UDAKO SARRERAK, ERROLDATU GABEAK

18 urtetik gorakoak

18,00

14tik 17 urtera bitarte

15,00

10etik 13 urtera bitarte

12,00

2tik 9 urtera bitarte

9,00

ZAINTZAILEEN ABONAMENDUAK

Hilabetekoa

75,00

Hilabete erdikoa

40,00

GIZARTE ONGIZATEKO UDAKO ABONAMENDUAK (Hilabetea)

18 urtetik gorakoak

61,10

14tik 17 urtera bitarte

40,75

10etik 13 urtera bitarte

27,50

2tik 9 urtera bitarte

15,25

GIZARTE ONGIZATEKO ABONAMENDUAK (Negua)

18 urtetik gorakoak

100,00

14tik 17 urtera bitarte

60,00

10etik 13 urtera bitarte

45,00

2tik 9 urtera bitarte

25,00

ERABILTZAILE KIROLARIAK (Denboraldia)

250,00

KIROL KUOTA urtean

80,00

KIROL KUOTA BATERATUA

ABONATUEN KUOTA (Hilabetekoa)

18 urtetik gorakoak

15,40

14tik 17 urtera bitarte

8,87

10etik 13 urtera bitarte

6,02

2tik 9 urtera bitarte

3,06

65 urtetik gorakoak (familia unitateko per capita errenta < lanbide arteko gutxieneko soldata)

10,20

Desgaitasuna duten pertsonak (> = %50)

6,89

MATRIKULAREN KUOTA, ERROLDATUAK

Normala

270,00

Abonatu berriak, 65 urtetik gora (familia unitateko per capita errenta < lanbide arteko gutxieneko soldata)

135,00

Desgaitasuna duten pertsonak (> = %50)

135,00

MATRIKULAREN KUOTA, ERROLDATU GABEAK

Normala

378,00

MATRIKULAREN KUOTA, KANPAINA BEREZIA

125,00

ARMAIRUAK (urtekoa)

40,00

ARMAIRUKO GILTZAREN KOPIA

9,00

UDAKO ABONAMENDUAK (Hilekoa, erroldatuak)

18 urtetik gorakoak

125,00

14tik 17 urtera bitarte

71,00

10etik 13 urtera bitarte

60,50

2tik 9 urtera bitarte

50,00

65 urtetik gorakoak (familia unitateko per capita errenta < lanbide arteko gutxieneko soldata) eta desgaitasuna dutenak

75,00

UDAKO ABONAMENDUAK (Hilekoa, erroldatu gabeak)

18 urtetik gorakoak

260,00

14tik 17 urtera bitarte

130,00

10etik 13 urtera bitarte

110,00

2tik 9 urtera bitarte

90,00

UDAKO ABONAMENDUAK (Hilabete erdia, erroldatuak)

18 urtetik gorakoak

70,00

14tik 17 urtera bitarte

45,00

10etik 13 urtera bitarte

40,00

2tik 9 urtera bitarte

35,00

65 urtetik gorakoak (familia unitateko per capita errenta < lanbide arteko gutxieneko soldata) eta desgaitasuna dutenak

40,00

UDAKO ABONAMENDUAK (Hilabete erdia, erroldatu gabeak)

18 urtetik gorakoak

130,00

14tik 17 urtera bitarte

65,00

10etik 13 urtera bitarte

55,00

2tik 9 urtera bitarte

45,00

GIMNASIOA, urteko abonamendua (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra)

16tik 64 urtera bitarte

Ordutegi osoa

120,00

16tik 64 urtera bitarte

Goizeko ordutegia

90,00

65 urtetik gora

Ordutegi osoa

80,00

65 urtetik gora

Goizeko ordutegia

60,00

Desgaitasuna duten pertsonak (> = %50)

Ordutegi osoa

60,00

Desgaitasuna duten pertsonak (> = %50)

Goizeko ordutegia

39,50

16tik 64 urtera bitarte

Bonua (10 saio)

61,00

65 urtetik gora

Bonua (10 saio)

31,50

Desgaitasuna duten pertsonak (> = %50)

Bonua (10 saio)

31,50

PUBLIZITATE ESTATIKOA (3 x 1 metro)

Denboraldi baterako kontratua

300,00

Hiru denboralditarako kontratua (denboraldiko)

250,00

Bost denboralditarako kontratua (denboraldiko)

150,00

KIROL ESPAZIOEN ALOKAIRUA

Futbol 11ko zelaia, saio/partida (*)

90,00

Futbol 8ko zelaia, saio/partida (*)

65,00

Pilotalekua, egun osoa, aparteko erabileretarako

635,00

Pilotalekua, egun erdia, aparteko erabileretarako

320,00

Hockey/eskubaloi pista, saioa/partida (*)

65,00

Gehigarria argiagatik futbol/hockey/eskubaloia

21,00

Igerileku estaliaren alokairua kale/ordu bat (*)

65,00

Pilotalekuaren alokairua, taldeko kirola egiteko (*)

35,00

Kiroldegiaren alokairua, kirola egiteko ordu bat (*)

35,00

Kiroldegia, egun osoa, aparteko erabileretarako

635,00

Kiroldegia, egun erdia, aparteko erabileretarako

320,00

Irristaketa pistaren alokairua, egun osoa, aparteko erabileretarako

618,00

Irristaketa pistaren alokairua, egun erdia, aparteko erabileretarako

309,00

(*) Abonatu gabeek eguneko sarrera ordaindu beharko dute.

EGUR/IKATZ FARDELA

5,00

2. ARAUA. PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

2021

EUROAK

TENIS IKASTAROAK (8 ordu)

Abonatuak

42,95

Abonatu gabeko erroldatuak

56,65

IGERIKETA IKASTAROAK (8 ordu)

Abonatuak

39,00

Abonatu gabeko erroldatuak

64,00

PADEL IKASTAROAK (8 ordu)

Abonatuak

60,00

Abonatu gabeko erroldatuak

75,00

GAINERAKO IKASTAROAK, GEHIENEZ 20 LAGUNEKO TALDEAK

(32 ordu/lauhilekoa)

Abonatuak

140,60

Abonatu gabeko erroldatuak

175,10

GAINERAKO IKASTAROAK, 30 LAGUNEKO TALDEAK (32 ordu/lauhilekoa)

Abonatuak

105,45

Abonatu gabeko erroldatuak

131,32

GAINERAKO IKASTAROAK, GEHIENEZ 20 LAGUNEKO TALDEAK (16 ordu/lauhilekoa)

Abonatuak

70,30

Abonatu gabeko erroldatuak

87,55

GAINERAKO IKASTAROAK, 30 LAGUNEKO TALDEAK (16 ordu/lauhilekoa)

Abonatuak

52,72

Abonatu gabeko erroldatuak

65,66

FUTBOL PARTIDETAKO SARRERAK

Hirugarren maila

10,00

Erkidego mailakoa/Lehentasunezkoa

8,00

Gazteen ohorezko maila

5,00

MENDIRAKO AUTOBUSA, ABONATUAK

18 urtetik goiti. Goizeko irteera

7,00

15etik 17 urte arte. Goizeko irteera

5,00

14 urte arte. Goizeko irteera

2,00

18 urtetik goiti. Egun pasa

9,00

15etik 17 urte arte. Egun pasa

6,00

14 urte arte. Egun pasa

4,00

MENDIRAKO AUTOBUSA, ABONATU GABEAK

18 urtetik goiti. Goizeko irteera

15,00

15etik 17 urte arte. Goizeko irteera

9,00

14 urte arte. Goizeko irteera

6,00

18 urtetik goiti. Egun pasa

17,00

15etik 17 urte arte. Egun pasa

12,00

14 urte arte. Egun pasa

8,00

3. ARAUA. PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

EUROAK

PARTIKULARRENDAKO AGIRIEN FOTOKOPIAK

Din A-4 tamainako kopia

0,22

Din A-3 tamainako kopia

0,53

LANPOSTUAK BETETZEKO DEIALDIEN TRAMITAZIOA

Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako

20,00

Gainerako lanpostuetarako

10,00

KARNETAK EGITEA

Abonatu berriak eta berritzeak

3,50

Karneta berriz egitea, galtzeagatik

7,00

LIZENTZIEN TRAMITAZIOA, ABONATU GABEAK

Erroldatuak

10,00

Erroldatu gabeak

15,00

4. ARAUA. PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

EUROAK

Nafarroako klubetako kirolari federatuek patinodromoa erabiltzea, eguna/pertsona

1,50

Nafarroatik kanpoko klubetako kirolari federatuek patinodromoa erabiltzea, eguna/pertsona

3,09

Pista egun osorako alokatzea

618,00

Pista egun erdirako alokatzea

309,00

Iragarkiaren kodea: L2102201