39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzena, Inicia proiektua, 2021. Laburpena

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 548296.

2021eko otsailaren 8ko Alkatetzaren 83/2021 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.

Onuradunak:

1. 2020ko abuztuaren 1ean hasi eta 2021eko irailaren 30era arte enpresa-jarduera hasi duten langile autonomoak. Dirulaguntzaren xede diren jardueren arabera, deialdiaren 5.2 oinarrian adierazten diren baldintza guztiak bete eta mantendu beharko dituzte dirulaguntzaren xede diren ekitaldi ekonomikoetan.

2. Eskaera 2020ko deialdirako epe eta modu egokian aurkeztu zuten langile autonomoak, baina dirulaguntzarik jaso ez zutenak, osorik edo zati batean.

Bigarrena.

Xedea: “Inicia Proiektua” izeneko autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko programaren helburua herrian sortutako enpresen kopurua handitzea da, enplegua sortzeko, garapen ekonomiko eta sozialean eraginez.

Hirugarrena.

Oinarri arautzaileak: autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2021erako deialdia. Inicia Proiektua, 2021.

Laugarrena.

Zenbatekoa: 9.000 euro.

Bosgarrena.

Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Deialdi honetako dirulaguntzen eskabideak aurkezteko azken eguna 2021eko urriaren 30a izanen da.

Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zizur Nagusian, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2102175