38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOÑERRI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Goñerriko Udalak, 2020ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Goñerriko udalerrien balorazio txostenaren proposamen berria.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak nahiz alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Aizpunen, 2020ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, Gumer Indurain Cobos.

Iragarkiaren kodea: L2101645