38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa 4. ordenantza fiskalean, zeinak agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen baititu, 2021. urterako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4. ordenantza fiskalaren testuan aldaketa egitea 2021. urterako. Ordenantza horrek, hain zuzen, agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen ditu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia 2020ko 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an, baita Barañaingo Udalaren ediktuen taulan ere.

Jendaurreko epean ez denez aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtu da, eta, beraz, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat, erabakiaren testu osoa argitaratzen da:

Onetsitako aldaketa:

Tarifen eranskinean:

–Honen ordez:

“II. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak”.

–Honako hau.

“II. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak (paperezko kopia edo kopia digitala)”.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) in fine artikuluaren manuei jarraikiz, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, eta haren testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Barañainen, 2021eko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2101958