38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

15/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez 2021. urterako eguneratzen baitira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 68. artikuluan ezarritako zenbatekoak, alargun- eta erretiro-pentsioengatiko kenkariei dagozkienak.

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 68. artikuluak alargun- eta erretiro-pentsioengatiko kenkariak arautzen ditu, eta A).4.Hirugarrena eta B).4.Laugarrena apartatuetan jasotzen du, hurrenez hurren, kasu bakoitzean aplikagarria den kenkaria kalkulatzeko zenbatekoak eta kenkaria aplikatzeko aukera ematen duen errenta-muga kalkulatzeko kontuan hartu beharreko zenbatekoak.

2018 eta 2019rako egindako eguneratzeei jarraikiz, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 68. artikuluko B).4.Laugarrena apartatuan ezarritakoarekin bat, kotizaziopeko erretiro-pentsioengatiko kenkarirako oinarritzat hartu beharreko zenbatekoak eta kenkari horretan errenta-muga kalkulatzeko kontuan hartu beharreko zenbatekoak parekatu ziren, 2019rako, alargun-pentsioengatiko kenkarietan kontuan hartzen diren zenbatekoekin.

Hurrengo urteetan, zenbatekoa Nafarroako KPIaren igoeraren eta Nafarroako batez besteko soldaten artean balio handiena aurreko urteko zenbatekoari aplikatzetik datorrena izanen da, erregelamenduz ezartzen den moduan, eta modu berean eguneratuko dira errenta-mugaren kalkulurako kontuan hartu beharreko zenbatekoak.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 57.bis.2 artikuluak ezartzen duenez, zergari buruzko foru legearen 68. A) 4. Hirugarrena) eta 68.B) 4. Laugarrena) artikuluetan aurreikusitako zenbatekoak zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrak eguneratuko ditu foru agindu bidez, eta eguneratzen den urteko urtarriletik aurrera izanen ditu ondorioak. Eguneratze portzentajea balio hauetako handiena izanen da: Nafarroan aurreko urtean Kontsumoko Prezioen Indizeak izandako urteko batez besteko igoera eta Nafarroako batez besteko soldatek izandakoa, lan kostuen gaineko hiru hilean behingo inkestan jasotzen den soldaten kostu arruntaren arabera kalkulatuta, aurreko urteko lehenbiziko hiru hiruhilekoetan eta urte horren aurreko urteko azken hiruhilekoan izandakoa kontuan hartuta, Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera. Bi adierazle horien bariazio tasak negatiboak diren aldietarako, eguneratze portzentajea zero izanen da.

Estatistikako Institutu Nazionalak 2021eko urtarrilaren 15ean argitaratutako datuen arabera, Nafarroako KPIaren urteko igoeraren batezbestekoa 100eko -0,6koa izan da Nafarroan 2020an.

Bestalde, lan kostuen gaineko hiru hilean behingo inkestaren datuen arabera, soldaten kostu arrunta, 2020ko lehendabiziko hiru hiruhilekoak eta 2019ko azkena kontuan hartuta, 100eko -0,5 handitu da. Datu horiek Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu ditu.

Horrenbestez, bi indize horiek negatiboak direnez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 68. artikuluan jasotako zenbatekoak, artikulu horretan eta zergaren erregelamenduaren 57.bis artikuluan ezarritakoarekin bat, 2020an indarra izan duten berberak izanen dira.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroan, KPIaren igoeraren eta batez besteko soldaten zenbateko metatuaren aldaketa negatiboa izan denez 2020an, ekainaren 2ko 4/2008 Legegeintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 68. artikuluan ezarritako zenbatekoak, 2021ekoak, 2020ko berberak izanen dira:

2020KO ZENBATEKOAK

IGOERA

2021EKO ZENBATEKOAK

Kenkaria kalkulatzeko zenbatekoa

10.512,70

%0

10.512,70

Banakako errenta muga

18.065,00

%0

18.065,00

Taldeko errenta muga

21.025,00

%0

21.025,00

2. Foru agindu hau Eskubide Sozialetako Departamentuko Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 2an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2101694