37. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03973 JV/br espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Martín Cía Abaurre.

Helbidea: Federico Soto pasealekua, 2-2.a D, 31015 Iruña (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Gure Urak iturburua.

Eskatutako emaria: 0,006 l/s.

Tokia: Azpirotz.

Udal-mugartea eta probintzia: Larraun (Nafarroa).

Erabilera: etxerako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

hargunea 50 x 50 neurriko kutxatila bat da, hormigoizkoa, ura hartzen duena iturburututik. Kutxatila horretatik elikatzen da barrenetik 3,10 × 1,75 × 2,20 m-ko neurriak dituen hormigoi armatuzko biltegi bat (1) (11,93 m³), hormigoizko hodi baten bidez (150 mm-ko diametroa eta 7,5 metroko luzera). Biltegi horretan dagoen punpa batez hornitzen da beste biltegi bat (2), hormigoi armatuzkoa eta erdi lurperatuta dagoena, barrenetik 3,05 × 1,15 × 1,25 m-ko neurriak dituena (4,38 m³), zangan sartuta dagoen HDPEzko hodi baten bidez (45 mm-ko diametroa eta 180 metroko luzera), 1. biltegiko ponparen gainean agintzen duten buia multzo batekin. 2. biltegitik hornitzen da baserria, grabitatez, 8 metroko malda baitago, 45 mm-ko diametroa eta 70 metroko luzera duen HDPEzko hodi baten bidez. Kontagailua 2. biltegiko irteeeran paratuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Larraungo udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko urtarrilaren 29an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2101886