36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2021eko lan-egutegia

2021eko urtarrilaren 26an, alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz:

“8/2021 Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 26koa, alkate udalburuak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2021. urteko lan-egutegia eta jaiegunak San Adriango Udalaren zerbitzuko langileentzat.

Ezarrita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpenaren bidez.

Kontuan harturik 145/2020 Foru Agindua, abenduaren 11koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2021eko lan egutegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

“Lehena.–Onestea 2021ean izanen diren jaiegunen egutegia; hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 24a: herriko festak; San Adrianen lan egiten dutenek 12:00etatik aurrera jai izanen dute.

–Uztailaren 26a, 27a, 28a eta 29a: herriko jaiak; San Adrianen lan egiten dutenek jai izanen dute. Herriko festarik ez badago, COVID-19aren pandemiaren ondorioz, egun horiek gehituko zaizkie San Adriango Udalaren zerbitzuko langileek dituzten opor-egunei.

–Irailaren 8a: herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–San Adriango Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 218 benetako lanaldi edo egunetan. Urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta ordutegi orokorra, 08:00etatik 15:00ak artekoa.

Jendea hartzeko eta aurrez aurreko Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia izanen da 08:30etik 13:30ak arte. Erregistro elektronikoa urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan egonen da erabilgarri. Uztaileko herriko festetan, Udalaren bulegoak itxita egonen dira uztailaren 26tik 30era, biak barne.

Ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia duten langileei, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.

Hirugarrena.–Gazte asteburuan (uztailaren 17an eta 18an) eta uztaileko herriko festetan (uztailaren 26an, 27an, 28an eta 29an) egin behar diren zerbitzuak jaiegunekotzat hartuko dira, ordainsariei dagokienez soil-soilik, baldin eta uztaileko herriko festak bertan behera gelditzen ez badira COVID-19aren pandemiaren ondorioz; azken hori gertatzen bada, ez dira jaiegun gisa konputatuko.

Laugarrena.–San Adriango Udalean kontrataturiko langileek 3 ordu eta 40 minutuko poltsa bat izanen dute urtean zehar hartzeko.

Bosgarrena.–Oporrak 2021. urtean hartu beharko dira nahitaez, eta 2021eko abenduaren 31n azkenduko da opor horiek hartzeko eskubidea. Zerbitzuaren beharrek hartarako bidea ematen badute, 2022ko urtarrilaren 31ra arte hartzen ahalko dira, gehienez.

Seigarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, bai eta Kontu-hartzailetzara eta Langileria Alorrera ere, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta San Adriango Udalaren gardentasun atarian eta iragarki-taulan, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

San Adrianen, 2021eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2101520