36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa, Udal igerilekuaren erabilera arautzen duen ordenantzan eta Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko urterako tarifen eranskinak, ordenantza hauei dagokienez: Udal igerilekuaren erabilera arautzen duen ordenantza (122. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 6koa) eta Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantza (2011ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 23koa).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa horiek behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Puiun, 2021eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, María Rosario Teresa Guillén Guillén.

I. ERANSKINA

ORDENANTZA, UDAL IGERILEKUEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

Tarifak

ERROLDATUAK

(eurotan)

ERROLDATU GABEAK

(eurotan)

DENBORALDIKO ABONAMENDUAK

Haurrak (5-13 urte)

40,00

45,00

Helduak (14-64 urte)

60,00

70,00

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna dute-nak eta familia ugariak

40,00

45,00

HILABETEKO ABONAMENDUA (elkarren segidako egunengatik, hila gorabe-hera)

Haurrak (5-13 urte)

35,00

40,00

Helduak (14-64 urte)

50,00

55,00

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna dute-nak eta familia ugariak

35,00

40,00

HAMABOSTALDIKO ABONAMENDUA (elkarren segidako egunengatik, hila go-rabehera)

Haurrak (5-13 urte)

30,00

35,00

Helduak (14-64 urte)

40,00

45,00

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna dute-nak eta familia ugariak

30,00

35,00

EGUNEKO SARRERA, LARUNBAT ETA JAIEGUNETAN

Haurrak (5-13 urte)

5,00

Helduak (14-64 urte)

6,00

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna dute-nak eta familia ugariak

6,00

EGUNEKO SARRERA, GAINERAKO EGUNETAN

Haurrak (5-13 urte)

4,00

Helduak (14-64 urte)

5,00

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna dute-nak eta familia ugariak

5,00

Eguneko sarrera, dutxak erabiltzeko ba-karrik

2,00

2,00

Salbuetsirik daude aurreko taulan adierazitako prezioetatik:

* Udalak antolaturiko kirol jardueretako parte-hartzaileak, halakoetan udal igerilekuko instalazioak erabili behar badira.

* Udalak edo bera kide den erakunde, entitate edo elkarteek antolaturiko udalekuetako neska-mutikoak, halakoetan udal igerilekuko instalazioak erabili behar badira.

II. ERANSKINA

ORDENANTZA, ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA

Tarifak

“Janariaren tarifa kalkulatzeko prezio publikoa izanen da janariak zerbitzatzen dituen enpresarekin hitzarturiko adjudikazio-prezioa: 7,77 euro/janaria (BEZa barne). Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2021erako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 21,76 euro da (prezio hori atera da ordenantza honen 10. artikuluan araututakoaren arabera).

Iragarkiaren kodea: L2101598