36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2021eko karga-tasak

Udalak, 2020ko azaroaren 13ko osoko bilkura arruntean, 2021. urterako tasa eta prezio publikoak onesteko erabakia hartu zuen. Hona hemen:

–Obra lizentziak tramitatzeko tasak: kendu egin dira.

–Fotokopiak: 0,10 euro, 10 arte; 0,07 euro, 10etik gora. Koloretan, zenbateko bikoitza.

–Udal brigadaren zerbitzuen tasa: zerbitzuaren kostua, langileetan eta materialean.

–Udalaren materiala erabiltzeko tasa:

• Traktorea: 20,00 euro ordua.

• Kamioia: 20,00 euro ordua.

• Atoia: 5,00 euro ordua.

• Belarra mozteko makina: 20,00 euro/eguna.

• Esku-motosega: 15,00 euro/eguna.

• Gainerako erremintak eta materiala, saltokietako prezioaren arabera.

Makurrik izanez gero, errentariari kobratuko zaizkio konponketaren gastuak, eta orobat partez edo osoki berritu behar denean, errentan eman-dako gauza erabili ezinik gelditu delako.

–Udalaren ordenagailu batetik bilaketa egin eta/edo imprimatzeko tasa: agiria Udalaren titulartasunekoa bada, edo Udalari badagokio, eta Udalaren ordenagailuetan edo Interneten badago: agiri bakoitzeko, 0,50 euro, gehi 0,05 euro zuri-beltzean inprimaturiko orrialde bakoitzeko (0,30 euro, koloretan bada).

Kendu egin da adinaren araberako bereizketa tasetan (65 urtetik gora).

–Ziurtagiriak eta konpultsak:

Salbuesten dira bizilagun erroldatuen ziurtagiri eta konpultsak, beste administrazio edo erakunde publiko batek eskatuak direla agiri edo inprimaki bidez frogatzen bada. Halakoetan, zertarako den gehituko da ziurtagirian edo kontsultan.

• Ziurtagiria (aitzineko puntuko kasuak izan ezik), Udalaren datu-base informatikoetako datuei buruzkoa: 1,00 euro.

• Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Katastroan lokalizatzea, eta lurzati-zedula inprimatzea: euro 1,00 lurzati bakoitzeko.

Kendu egin da adinaren araberako bereizketa tasetan (65 urtetik gora).

Plastifikatzea. DINA A-4ko tamainako folioa: 0,50 euro.”

“Bandoak: 1,00 euro.

–Faxa, Estatuaren barnean: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,10 euro orriko.

–Faxa, nazioartekoa: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,50 euro orriko.

Kalez kaleko salmenta (Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariko festak kenduta): postuaren tarifa, eguneko: 6,00 euro 5 m²-raino, eta, azalera hori gainduz gero, 10,00 euro.

–Bide publikoa mozteko tasa: 10,00 euro egun bat, 100,00 euro hilabe-tea.

–Trafikoko arau-hausteen zehapenaren zenbatekoa: Mendigorriko herrigunean trafikoa arautzen duen ordenantzaren 11. artikulua (2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 13koa): 100,00 euro.

–Bide publikoa okupatzea: 10,00 euro hilabetean, 5 metro karratuko; gutxieneko zenbatekoa hilabetekoa izanen da.

–Festetako postuak: Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariko festak.

• Salmahaiak, 5 metro karratu bitartekoak:

  • Egun bat: 3,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
  • Festa guztietan, 10,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.

• Salmahaiak, 5 metro karratutik gora:

  • Egun bat: 6,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
  • Festak, osorik: 20,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.

• Salmentan aritzen diren ibilgailu edo atoiak:

  • 50,00 euro, festak osorik, ferialarien barraka bakoitzeko + arginda-rraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
  • 15,00 euro, egun soltea + argindarraren eta uraren kostu zenbate-tsia, Udaletik hartzen badituzte.

• Barrakak: 160,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.

Gutxienez astebete lehenago egindako eskaerei % 20ko murrizketa aplikatuko zaie.

–Hilerria: lurreko nitxoen tasak: nitxo bikoitzean ehorztea: 150,00 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. Bigarren hildakoagatik: 150,00 euro hamar urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 15,00 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Hilerria: lurreko nitxoen tasak: nitxo bakunean ehorztea: 150,00 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. Bigarren hildakoaren errautsak: 100,00 euro hamar urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 15,00 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko, bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Hilerria: nitxo bertikalak:

Lehen hildakoagatik, 130,00 euro hamar urterako. Bigarren hildakoaren errautsak, 100,00 euro 10 urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 13,00 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko, bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Hilerria: kolunbarioa: 100,00 euro 10 urterako. Bigarren hildakoaren errautsak, 100,00 euro 10 urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 10,00 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko, bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Frontoia erabiltzeko tasa:

• Erroldatuak: 4,00 euro 2 orduz erabiltzeagatik.

• Erroldatu gabeak: 10,00 euro 2 orduz erabiltzeagatik.

• Argiaren prezioa tasan sartuta dago.

• Pilotalekua ezin izanen da errentan eman Udalak laguntzen ez dituen ekitaldi pribatuetarako.

Erabakia hogeita hamar egunean egon da jendaurrean, behar den iragarkia 2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu on-doan, abenduaren 4an. Eta behin betikoa bilakatu da, inork ez baitu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Mendigorrian, 2021eko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2101759