36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2021eko zerga-tasak. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa 2021eko tasak eta zerga-tasak arautzen dituen ordenantzan. Zehazki, tasa hauek gehitu zaizkio:

–Honako hauek dira hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergarako tasak, sortzealdiaren arabera sailkatuta, eta ondorioak izango dituztenak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera:

  • 0,50: 20 urte edo hortik gorakoa.
  • 0,52, 19 urtekoa.
  • 0,14, 18 urtekoa.
  • 0,13, 17 urtekoa.
  • 0,06: 8 urtetik 16 urtera bitarte.
  • 0,13, 7 urtekoa.
  • 0,30, 6 urtekoa.
  • 0,36, 5 urtekoa.
  • 0,28, 4 urtekoa.
  • 0,20, 3 urtekoa.
  • 0,11, 2 urtekoa.
  • 0,06, 1 urtekoa.
  • 0,06, urte batetik beherakoa.

–Libro Opúsculo número 2 Castillo de Marcilla: Historia breve para visitantes (tamaina:15×21), 10 euro.

–Libro Opúsculo número 9 Diccionario Antiguo de Marcilla y comarca en el siglo XX (tamaina: 15×21), 15,00 euro.

–Kirol jarduerak erreserbatzeko giltzatakoa, 1,50 euro.

–Kirol jarduerak erreserbatzeko txartela, 1,50 euros.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, 30 eguneko jendaurreko epea izanen da bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Martzillan, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2101622