36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa lurzatietako itxiturei buruzko hirigintzako ordenantzetan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea lurzatietako itxiturei buruzko hirigintzako ordenantzetako aldaketa, Udal Plan Orokorreko 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. zen-bakiko ordenantzatan.

Ordenantzetako aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter deza-ten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, lurzatietako itxiturei buruzko hirigintzaren ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2101593