36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2020ko aurrekontuko 1., 2., 3. eta 4. aldaketak.
Behin betiko onespena

2021eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1.–1/2020 aparteko kreditua, gastuen partida honetarako: 3110 22106, “COVID-19aren prebentzioa”. 2.550,00 euro dira. Honako diru-sarreren partidaren kargura finantzatuko da: “7508009, 53. dirulaguntza, COVID-19rako Aparteko Funtsa”, 2.550,00 euroko zenbatekoan.

2.–2/2020 aparteko kreditua, gastuen partida honetarako: 1619 6100001, “Hornidura eta saneamendu sarerako mantentze-lanak”. 5.500,00 euro dira. Honako diru-sarreren partidatik zenbateko bera kenduz finantzatuko da: 3380 22620, “Herriko jaiak”.

3.–3/2020 aparteko kreditua, gastuen partida honetarako: 1619 6220001, “Jarduketak ur-biltegian”. 9.500,00 euro dira. Finantzatzeko, kreditua beheitituko da partida hauetatik: 5.000,00 euro 3380 6350001 partidatik (“jaietarako barraka-kioskoa”) eta 4.500,00 euro 4121 62900 partidatik (“abeltzaintzako azpiegiturak”).

4.–4/2020 kreditu gehikuntza, 2.500,00 eurokoa.

9200 42390

Programa informatikoa

1.300,00 euro

9200 10000

Hautetsien ordainsariak

150,00 euro

9200 22299

Udaleko telefonoa

250,00 euro

4121 6400003

Mendietarako proiektua

200,00 euro

4121 6400004

Bideen mantentze-lana

600,00 euro

Gastuak finantzatzeko, kreditua beheitituko da (2.500.00 euro) 9200 46900 partidatik (Administrazio zerbitzuen batasunak).

Larragoan, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2101641