2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Akats zuzenketa
Akats materiala ikusirik Lehendakaritzak 2021eko urtarrilaren 12an emandako Ebazpenean, zeinaren bidez onetsi baitzen Garinoaingo 2021eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa (argitaratu zen 2021eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 25ekoan), zuzenketa hau egiten da:
–Hau dioen tokian: “2021erako onetsitako lan-egutegian soberako 21,33 ordu gelditzen dira. Ordu horiek urriaren 11n eta abenduaren 7an hartuko dira, eta gainerako 6,53 orduak Udaleko langileek nahierara hartuko dituzte”.
–Honela behar du: “2021erako onetsitako lan-egutegian soberako 36 ordu gelditzen dira. Ordu horiek urriaren 11n eta abenduaren 7an hartuko dira, eta gainerako 2 egun, 6 ordu eta 40 minutuak Udaleko langileek nahierara hartuko dituzte”.
Garinoainen, 2021eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.
Iragarkiaren kodea: L2101595