36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, 2021ean, Lizarrako eskualde oinarrizkoan larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei dirulaguntzak emateko deialdiarena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/547060). DDBN (Identifikazioa): 547060.

Deialdi honen xedea da 2021ean, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak arautzea.

Dirulaguntza honen xedea da tresna bat sortzea sostengu ekonomikoa emateko Lizarrako eskualde oinarrizkoko auzokideak diren (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) eta larrialdi sozialean dauden pertsona eta/edo familia unitateei, ekonomiaren aldetik eta/edo gizarte eta osasunaren aldetik gabezia frogatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrak estaltzeko zailtasunak dituztenean. Aipatu diren egoerak ez okerragotzeko edo kroniko ez bilakatzeko emanen dira laguntzak.

–Onuradunak: Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden familia unitateak.

–Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak, deialdia onesteko erabakiaren eranskinean ageri dira, hau da 2021ean, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei laguntza ekonomikoak emateko deialdia arautzen duen horretan.

–Zenbatekoa: deialdiaren zenbatekoa, guztira 20.000,00 eurokoa da eta handitzen ahalko da Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lortzen bada.

Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte izanen da.

Lizarran, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2101610