36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

8/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko ekitaldiko aurre-kontu orokorreko 8/2020 aldaketaren espedientea, kreditu-gehigarriei buruzkoa.

Iragarkia 2021eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Behin betiko onetsitako aldaketa honako hau da:

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1-0110-31005 “Futbol zelaiko maileguaren interesak”: 200,00 euro.

1-0110-91305 “ Futbol zelaiko maileguaren amortizazioa”: 55.218,10 euro.

FINANTZAKETA:

1 870000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 55.418,10 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko, eta ohartaraz-ten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daite-keela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justi-zia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2101448