36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, alkatearen dedikazioan eta ordainsarian

Caparrosoko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan xedatzen dena, eta bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin, horietan zehazten baita zer prozedura eta baldintza bete behar dituzten toki-erakundeek udalbatzetako kideen ordainsariak eta dedikazioa ezartzeko.

Ondokoa erabaki da gehiengo osoz:

Lehena.–Carlos Alcuaz Monente alkatearen gaur egungo dedikazioa (partziala, %50a) eta ordainsaria aldatzea eta alkate karguan dedikazio esklusiboan arituko dela onestea. Urteko ordainsari gordina 35.139,63 eurokoa izango da, aparte duela Gizarte Segurantza, eta 2021eko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Diru-zenbateko hori urtero berrikusiko da, Udalbatzaren zerbitzura ari diren langileen ordainsariak berrikusten diren bezalaxe.

Karguan jarduteko ordutegia 08:00etatik 15:00etara bitartekoa izango da, baina aldatzen ahal da, karguaren berezko premiak direla-eta.

Bigarrena.–Erabaki honek 2021eko otsailaren 1ean hartuko du indarra, eta indarrean egonen da Osoko Bilkurak gai honi buruzko beste erabaki bat hartu arte.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu beharko da, eta argitaratzen denetik sortuko dira ordainsariak eta sariak, atzeraeragina dutela, erabakian xedatutakoari jarraikiz.

Caparroson, 2021eko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2101659