36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira Udalaren 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak

1.082.500,00 euro

II. kapitulua.–Zeharkako zergak

90.300,00 euro

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

241.390,00 euro

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak

1.427.200,00 euro

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak

520.610,00 euro

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea

95.000,00 euro

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak

238.000,00 euro

Diru-sarrerak, guztira

3.695.000,00 euro

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileen lansariak

650.300,00 euro

II. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak

1.839.348,00 euro

III. kapitulua.–Finantza-gastuak

5.966,54 euro

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak

176.860,00 euro

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak

826.500,00 euro

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak

196.025,46 euro

Gastuak, guztira

3.695.000,00 euro

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Caparroson, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2101654