36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, urtarrilaren 28an, 2020ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan denez aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.

Beraz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.940,00 euro.

Gastuak, guztira: 5.940,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 380,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 400,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 2.500,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 4.055,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 7.335,00 euro.

Azpan, 2020ko otsailaren 18an.–Kontzejuko burua, M.ª José Inda Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2101764