36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Kultur eta kirol jardueretarako dirulaguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kultur eta kirol jardueretarako dirulaguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa (2014ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 14koa).

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Andosillan animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Indarrean jarriko da argitaratu eta biharamunean.

Andosillan, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2101631