35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2021erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkateak 2021eko urtarrilaren 29an eman ebazpen baten bidez onetsi zen Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko langileentzako 2021eko lan-egutegia, honako arau hauek oinarri hartuta: maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; azaroaren 24ko 819/2020 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko herriko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako; abenduaren 11ko 145/2020 Foru Agindua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2021eko lan egutegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat; abenduaren 22ko 98/2020 Foru Dekretua, zeinaren bidez zehazten baitira epeen zenbaketarako baliogabeak izanen diren egunak, Nafarroako Foru Komunitatean, 2021. urtean; eta aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk. Gisa hartara, honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 25a, 26a eta 27a: herriko festak.

–Irailaren 29a: San Migel, jaieguna herrian.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2021eko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere.

2021eko abenduaren 24an eta 31n, Noaingo Foruen plazako 3an dauden udal bulegoak itxirik egonen dira, udal langileen ordu konpentsazioagatik. (Egun baliogabeak deklaratuak ez badira ere).

Halaber, baliogabeak izanen dira, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratutakoak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2101497