35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2021erako zerga-tasak, tasak eta tarifak

Lekunberriko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen zerga-tasa, tasa eta tarifa hauek ezartzea 2021erako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez:

I. ERANSKINA

2021eko ZERGA-TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,2944.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga:

Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1,4 indizea aplikatuko zaie.

–Gainbalioa:

Karga-tasa: ehuneko 25, aplikatzekoa den zerga-oinarriaren gainean.

Urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako indizeak eta koefizienteak aplikatuko dira sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean. Foru lege horren bidez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu zen.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ):
  • Karga-tasa, %5.

ORDENANTZA,
ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN UREN ARAZKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

7. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

7.1. Saneamenduaren tasa: 0,338 euro/m³.

7.2. Gutxieneko saneamenduaren tasa:

0,00 eta 5,00 m³ artean

2,65 euro hiruhilekoan

5,01 eta 10,00 m³ artean

3,71 euro hiruhilekoan

10,01 m³ baino gehiago

0,338 euro/m³

ORDENANTZA,
UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea.

5.1. Ur-horniduraren tasa:

–Etxekoa, gutxienekoa:

0,00 eta 5,00 m³ artean

6,33 euro hiruhilekoan

5,01 m³ eta 10,00 m³ artean

7,43 euro hiruhilekoan

–Etxekoa:

10,01 m³ eta 66,00 m³ artean

0,679 euro/m³

66,01 m³ baino gehiago

0,937 euro/m³

Obretako ura:

1,30 euro/m³

–Industriarako ura:

0-10.000,00 m³

1,08856 euro/m³

10.001,00-25.000,00 m³

1,02349 euro/m³

25.001,00-40.000,00 m³

1,00337 euro/m³

40.001,00-55.000,00 m³

0,98604 euro/m³

55.001,00 m³ baino gehiago

0,91807 euro/m³

5.2. Hargunearen tasa:

Etxekoa

130,00 euro

Industriakoa

300,00 euro

14. artikulua.

1. 5. artikuluan ezarritako ordainarazpenak hiru hilean behin pagatuko dira.

2. Hargunearen tasa, sortzen den unean ordainduko du erabiltzaileak.

ORDENANTZA,
KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

5. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea.

5.1. Pilotalekua erabiltzeko tasa:

Argirik gabe

4,00 euro/ordua

Argiarekin

8,00 euro/ordua

Urteko tarifa

4,00 euro/ordua

ORDENANTZA,
HILERRIA ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUENA

4.1. Nitxoak erabiltzeko tasak:

–Erroldatuak:

10 urterako kontzesioa

400,00 euro

10 urteko luzapena

400,00 euro

–Erroldatu gabeak:

10 urterako kontzesioa

700,00 euro

4.2. Kolunbarioak erabiltzeko tasak:

–Erroldatuak:

10 urterako kontzesioa

150,00 euro

10 urteko luzapena

200,00 euro

–Erroldatu gabeak:

10 urterako kontzesioa

400,00 euro

4.3. Panteoiak 100 urtez erabiltzeko tasak.

–Erroldatuak:

4 pertsona

6.000,00 euro

3 pertsona

4.500,00 euro

–Erroldatu gabeak:

4 pertsona

9.000,00 euro

3 pertsona

7.500,00 euro

ORDENANTZA,
LEKUNBERRIKO HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA

V. epigrafea.–Kanona, Lekunberriko Udaleko herri-lurretako aprobetxamenduengatik. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

Baratzea

100,00 euro urtean

Larredia

54,00 euro/ha

Larreak

54,00 euro/ha

Larreak eta zuhaitzak

52,00 euro/ha

Zuhaitzak

50,00 euro/ha

Belaia

80,00 euro/ha

Artegia

1,00 euro/m²

Beste eraikuntza batzuk

5,00 euro/m²

Erlauntzak

1,15 euro/erlauntza

ORDENANTZA FISKALA,
UDALAREN ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Eraikinen azterketa, haien segurtasun egoera orokorraren berri izateko:

Gutxieneko ikuskapena, arkitekto edo aparejadore baten 1,5 lanordu

100,00 euro

Gehitutako ordu bakoitzeko

60,00 euro

ORDENANTZA FISKALA,
TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA TRAMITATZEKO

5. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

5.1. Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak:

DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko

0,20 euro/kopia

DIN A-3 tamainako orri bakoitzeko

0,40 euro/kopia

Faxa bidaltzea

Euro 1/orria.

Faxa jasotzea:

Orri 1

1,00 euro

0-4 orri

1,50 euro

5-9 orri

2,00 euro

10-14 orri

2,80 euro

15-20 orri

3,50 euro

Konpultsaturiko orri bakoitza

0,20 euro

5.2. Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa:

5 hektarea arte

0,20 euro/m²

5 hektareatik aurrera

0,10 euro/m²

5.3. Xehetasun-azterketen eta plan partzial edo berezietako aldaketen tramitazioa:

Aplikatu beharreko tarifak aurreko puntukoen %50 izanen dira.

5.4. Birzatitzeak eta banantzeak tramitatzea:

m² eraikigarri bakoitzeko

0,50 euro

5.5. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa:

Proiektuaren kostuaren arabera eginen da tasen likidazioa, %1eko karga-tasa aplikatuta.

5.6. Lehen okupazioko edo erabilerako lizentziak.

500 m² bitarte, tasa:

0,50 euro/m²

500etik 3.000 m²-ra bitarte

0,30 euro/m²

ORDENANTZA FISKALA,
IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Berritik jartzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran, titulartasun aldaketak.

1.1. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar duten establezimenduak:

Azalerako lehen 50,00 m²-ak

1,00 euro/m²

51,00-100,00 m²-ko azalera

0,80 euro/m²

101,00-500,00 m²-ko azalera

0,60 euro/m²

501,00-1.000,00 m²-ko azalera

0,50 euro/m²

Azalera 1.001,00 m²-tik goiti

0,25 euro/m²

1.2. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar ez duen establezimendua. Merkataritzako edo kalterik gabeko jarduerak irekitzeko lizentziak.

0,00-20,00 m²-ko azalera

126,00 euro

21,00-100,00 m²-ko azalera

315,00 euro

101,00-500,00 m²-ko azalera

631,00 euro

Azalera 501,00 m²-tik goiti

946,00 euro

HITZARMENA, LEKUNBERRI-LARRAUN GARRAIOA

Lehenbizikoa.–Zerbitzuak izanen duen kostua ikaslearendako Udalek finkatuko dute urtero, Batzorde Mistoak aldez aurretik proposatuta:

–Garraioa Iruñera: 1.067,00 euro.

–Garraioa Leitzara, derrigorrezkoa ez den hezkuntza: 855,00 euro.

ORUBEAK GARBITU ETA MANTENTZEKO TASAK

Tasa, belarra mozteagatik

200,00 euro

Garbiketako tasa

1,00 euro/m²

Ordezko betearazpena

%150eko igoera

IBILGAILU ELEKTRIKOAK KARGATZEKO ZUTOINAK JARTZEKO TASAK

I. epigrafea.–Lurzoruaren erabilera edo aprobetxamendu bereziak.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak eta bestelako erabilera eta aprobetxamenduak. Tasa kalkulatuko da honako kontzeptu hauek batuz:

–Baimen bakoitzeko edo aprobetxamendu baimengarri bakoitzeko: 50,87 euro.

–Herriko jabari publikoaren benetako erabileragatik: 0,09 euro metro koadroko eta eguneko.

Bigarrena.–Zehazturiko artikuluek eta tarifen eranskinek ordenantzetan agertzen zirenak ordeztuko dituzte, lehenagoko horiek indarrik gabe geldituko baitira hemen azaldutakoei aurka egiten dieten guztian.

Lekunberrin, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2101488