35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Lurraren gaineko kontribuzioaren 2021eko karga-tasa

Igantziko Udalak, 2021eko urtarrilaren 22an egindako osoko bilkura arruntean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen,

ERABAKIAK:

1.–2021. urterako %0,19ko karga-tasa ezartzea hiri-kontribuzioa eta landa-kontribuzioa ordainarazteko, Nafarroako Foru Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren eta Ondare Zergen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 37/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako balorazio-txostenaren berrikuspenaren balioen arabera.

2.–Hartutako erabakia jendaurrean jartzea, aldez aurretik “Nafarroako Aldizkari Ofizialean” eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuta, 30 eguneko epean bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten.

3.–Erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik ez badago, aurreko puntuan adierazitako epea igaro ondoren, aipatutako zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori behin betiko testuarekin batera argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Igantzin, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2101467